2018-19 ikasturtean soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketa ikasteko izen-ematea zabalik

Urola Kostako Udal Elkartea 2018ko mai. 16a, 14:29

Ikasketa horiek Zumaiako Soldadura Zentroan egiten dira. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat dira.

Zumaiako Soldadura Zentroan 2018-19 ikasturtean soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak egiteko aurre izen-emate epea ekainaren 4tik 15era izango da. Interesa duten pertsonek zentrora deitu eta instalazioak ikusteko eta argibideak jasotzeko hitzordua eska dezakete maiatzean zehar.

Espezialitatea: SOLDADURA, FABRIKAZIOA ETA MUNTAKETA

Nori zuzendua: ikasketa hauek dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 15,16 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.

Aurre izen-ematea: Ekainaren 4tik 15era, Soldadura Zentroan. Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara.

Helburua: programaren helburua da, batetik, ikasketa praktikoaren bidez, soldadurako ofizio edo lanbidearen oinarrizko ezagutzaren jabe izatea eta, bestetik, ikasketei jarraipena ematea erdi mailako ziklo bat eginez.

Bi ikasturte: bi ikasturteko ikasketak dira eta lantzen dira, batetik, soldadura, fabrikazioa eta muntaketaren inguruko gai teorikoak eta praktikoak eta, bestetik, oinarrizko ikasgaiak (zientzia aplikatua, humanitate gaiak, orientazioa...).

Praktikak lantegietan eta udalentzat

Bigarren ikasturtean ikasleek praktikak egiten dituzte bailarako lantegietan edo bailarako udalentzat. Amaitzear dugun ikasturte honetan adibidez, lan hauek egin dituzte:

  • Udal Elkarteko Ingurumen Sailarentzat hondakinak biltzeko garbiguneko edukiontzi handi bat egin dute ikasturtean zehar. Fabrikazio prozesu osoa ezagutu dute, materiala eskatu, lana planifikatu, edukiontzia egin, bukaerako kalitatea...
  • 4 ikaslek Zumaiako eta Zarauzko udalentzat lan hauek egin dituzte:
    • Zumaiako Udalarentzat patineteak eta eskaitak uzteko euskarriak
    • Zarauzko Udalarentzat hondartzako iturrietarako eskubandak, oinak garbitzerakoan helduleku bat izateko.
  • 10 ikasle praktikak egiten ari dira ondorengo lantegietan: Ondozabal, Mendiaraiz, Caldereria ZUE, Iriarte eta Gasan.

Hezkuntza arautua

Soldadurako Oinarrizko Lanbide Heziketako programa hau hezkuntza arautuan sartzen da eta Urola Kosta Udal Elkartearen eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru laguntzarekin antolatuta dago.

Argibideak eta izen-ematea

Soldadura Zentroa