Sanpedroen antolaketa bilera egingo da hilaren 22an

Baleike 2018ko mai. 16a, 08:17

Ekainaren 28ko arratsaldean hasiko diren, eta asteburuan jarraituko duten San Pedro jaiak antolatzeko bilera deitu du Udal Kultura Sailak. Bilera hau datorren asteartean, maiatzaren 22an, egingo da, 19:00etan, Alondegian. 

Bertan, herriko elkarte, talde edo ingurunean sor daitezkeen proposamenak jasoko dira. San Pedro jaiez gain, uztaileko eto abuztuko ekitaldiak ere aztertuko dira: Euskal jai eguna, Berbena, Koadrila eguna, etab.

Ekitaldiak dagoeneko lantzen ari direnei, edozein proposamen aurkeztu nahi ezkero, edo aurrez aurkezteko premia ikusiz gero, kultur etxeko bulegora zuzendu daitezke: 943 861 056 / kultura@zumaia.eus.