Zumaiak emaitzak hobetu ditu trainerilla ligako 4. jardunaldian

Baleike 2018ko mai. 5a, 22:09

Aurrera doa Gipuzkoako trainerilla liga. Laugarren jardunaldia jokatu da gaur Baionan, eta Telmo Deun arraun elkarteko ontziek emaitza hobeagoak lortu dituzte. 

Jubenil mutiletan Zumaia hirugarren izan da. Emaitza bera lortu du senior mailako B ontziak Federazio Sarian. A ontzia, berriz, seigarren postuan sailkatu da. 

Bihar jokatuko da Ligako bosgarren jardunaldia, Getarian, goizeko 11:00etan hasita.