Hitzaldia eta hausnarketa saioa antolatu ditu Mugimendu Feministak astebururako

Baleike 2018ko mai. 2a, 18:15

Maiatzaren 1arekin lotutako hitzaldia, eta hausnarketa saioa antolatu ditu Zumaiako Mugimendu Feministak asteburu honetarako. Biak ala biak Torreberri Gaztetxean izango dira. 

Hitzaldia ostiralean egingo da, 18:00etan hasita. Bi gonbidatu izango dituzte: Iraitz Agirrek, ikuspegi feministatik Errusiako iraultzan emakumeen papera aztertuko du, eta Silvia Carrizok Malen Etxeako esperientzia, eta lana eta ekonomiaren inguruko irakurketa azalduko du.

Igandean, berriz, 16:00etatik 19:30era bitartean, hausnarketa saioa deitu dute kafe eta pasten bueltan. "Bete beharreko funtzioez, martxan jarri nahi ditugun dinamikez edota antolaketa moduaz hitz egingo dugu, besteak beste. Baina batez ere, elkar ezagutzeko eta aurrera begira indarrak hartzeko saioa izatea nahi dugu. Izugarria izaten ari da azken aldian sortzen ari dena", azaldu dute.