Kultura eta aisialdi alorrean lan egiten duten elkarteen jarduera diruz laguntzeko 2018 urteko deialdia egin berri du Zumaiako Udalak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Deialdi honen bidez, herriko kultur elkarteak diruz laguntzea da nahia. Eskaerak aurkezteko azken eguna maiatzaren 17a izango da.
Arau-oinarriak eta agiriak eskuratzeko eta informazioa eskatzeko, Alondegira edo kultura@zumaia.eus helbidera jo daiteke. Eskabide orriarekin batera ondorengo agiriak erantsiko dira:
- Diru-laguntzaren eskaera normalizatua I eranskinean ematen den modukoa, behar bezala beteta.
- Jardueraren memoria. Urte osorako jarduera egitasmoak hartuko dira kontutan.
- Elkarte eskatzailearen ordezkari edo arduradun den pertsonaren NANaren fotokopia.
- Identifikazio fiskaleko kodea adierazten duen agiriaren fotokopia.
- Zerga-betebeharrak eta gizarte-segurantzarekikoak egunean betetzen direla kreditatzen duen agiria, eskaera orrian baimenik ematen ez bazaio Udalari halako datuak zuzenean lortzeko.
- Hirugarrenaren ezagupenerako datuak.
- Beste erakunde batzuetan eskatzen diren diru-laguntzei buruzko adierazpena edo, halakorik bada, jaso diren diru-laguntzena. II Eranskina.
- Zinpeko aitorpena, diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela edo horretarako gaitasunik ez duela esanez legezko debekuan sartuta ez dagoela azalduko duena.
- Diruz lagun tze ko aurkezten den programari dagokion gastuen eta diru-sarreren aurrekontua. III eranskina.
- Elkarte edo entitatearen urteko gastuen eta diru-sarreren aurrekontua.
- Proiektuan emakume eta gizonen ikuspuntua noraino kontuan hartzen den zehaztu beharko da. IV. eranskina.
- Euskararen tratamendua jardueraren hedapenean. V. eranskina.
Aipatutako diru-laguntzarako 78.400 € banatuko dira. Informazio guztia beheko eranskinean.
Kultur Diru Laguntzak-epea Maiatzak 23 by baleike on Scribd