I. Rendez Vous portuan dantza topaketak egingo dira asteburuan

Baleike 2018ko api. 28a, 10:40

Celine Illarramendiren 21 dance street akademiak antolatuta, I. Rendez vous portuan dantza topaketak egingo dira asteburu honetan Zumaian. Eguraldiaren iragarpenengatik, printzipioz kanpoan egitekoak ziren ekintza bat barrura eramango da. 

Dantza modernoaren ikuskizuna egingo da 17:00etan Maria eta Jose ikastetxean. Hasiera batean portuan egitekoa zen, baina euria iragarrita dagoenez, barrura eramateko erabakia hartu dute antolatzaileek. Jarraian egitekoa zen dantza modernoaren tailerra ekainera eraman da.

Bihar goizean, 10:00etan hasita, Barre à terre + neoklasiko tailerra egingo da Maria eta Joseko gimnasioan. Maila guztientzako helduentzat izango da, eta doan izango da. Parte hartu nahi dutenek 622 604 129 telefonora deitu beharko dute. 

Ondoren, 12:30ean, ballet barraren erakustaldia egingo da kirol portuan. Parte-hartze irekia izango da. Amaitzeko, 13:00etan, ballet ikuskizuna egingo da 21 dance street taldeko kideen eskutik.