Ordutegi jarraitua izango du liburutegiko ikasgelak maiatzaren 2tik aurrera

Baleike 2018ko api. 27a, 11:40

Azterketa garaia hurbiltzen ari da, eta urtero bezala ordutegi zabalagoa izango du Alondegia kultur etxeko ikasgelak maiatzean eta ekainean. Haur eta helduen liburutegiak berriz, ohiko ordutegian zabalduko dira.

Maiatzaren 2tik aurrera, Alondegiko laugarren solairuko ikagelak ordutegi jarraia izango du: 09:30etatik 20:00etara. Larunbatetan, berriz, goizez egongo da irekita: 09:30etatik 13:30etara.

Bestalde, haur eta helduen liburutegiak ohiko ordutegian zabalduko dira. Amaitzeko, apirilaren 30ean, astelehenean, ohiko laneguna izango da kultur etxean: zabalik egongo dira Alondegia eta Foronda kultur etxeak ohiko ordutegietan (baina Forondako KZGunea itxita egongo da).