Dantzazaleon Eguna ospatuko da maiatzaren 5ean Torreberrin

Baleike 2018ko api. 25a, 15:32

Aurten ere Maiatza Dantzan ekimena egingo da, eta maiatzeko larunbatetan dantzaren inguruko ekitaldiak antolatuko ditu Astinduk. Lehenengoa Dantzazaleon Eguna izango da maiatzaren 5ean, eta bertan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Azken eguna maiatzaren 2a izango da.

Maiatzaren 5ean Dantzazaleon Eguna ospatuko da, eta bertan, Afrikako dantzek izango dute protagonismoa. Anne Agirreren gidaritzapean, masterclassa izango da Torreberrin, 09:30etatik 12:00etara. Hastapen maila izango du saioak, eta Astinduko bazkideek doan izango dute. Gainerakoek, 15 euro ordaindu beharko dute. Izena eman behar da aurrez, eta epea maiatzaren 2an amaituko da.

Masterclassaren ondoren bazkaria egongo da. Kasu honetan ere, Astinduko bazkideek doan izango dute, eta besteek 15 euro ordaindu beharko dute. Ekitaldi honetarako izena eman beharko da eta masterclassa bezalaxe, maiatzaren 2a arte egongo da aukera. Izen emateko bi kasuetan Alondegira jo daiteke, edo astindu.zde@gmail.com // kulturetxea@zumaia.eus helbideetara mezu bat bidali.