Erraustegiaren aurkako kontzentrazioa egin da

Baleike 2018ko api. 18a, 19:56

Zubietan egiten ari diren errauste plantaren aurkako elkarretaratzea egin da Zumaiako anbulatorio aurrean. Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta egin da ekintza hau, Gipuzkoako beste herri batzuetan egin den bezala. Osasuna bermatu, erraustegia gelditu leloa zeraman pankarta baten atzean jarri dira bertaratu diren herritarrak.