ZOZKETA: 'Kontu kantari' haur antzerkirako sarrerak zozkatuko ditugu

Baleike 2018ko api. 18a, 14:36

Igandean, eguerdiko 12:00etan hasita, Kontu kantari haur antzerkia izango da Aita Mari zinean. Udal Kultura Sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu Baleikeko bazkideen artean zozkatzeko. 

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Gogoratu zozketa hau Baleikeko bazkideentzat bakarrik dela. Sarituen izenak ostiral goizean aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on!

Sinopsia:

Kontukantarik oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu, hauek reggea, rap-a edo blues-a bezalako erritmo desberdinetara eramanez. Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, bidai honetan, Sandrak eta Botik, betiko abestiak berrikusten dituzte, nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikasi ditzaten. Eta honela, Kata eta Pata itsasontzi batera igotzen, lanera joan nahi ez duten Txonbo eta Ziku, edo Nana eta Granu azokan txakur bat erosten ikusiko ditugu. Familia osoarekin musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz gozatzeko aukera paregabea.

Bideoa: