Santelmoek ez dituzte baretu pentsiodunen eskakizunak

Baleike 2018ko api. 16a, 14:36
Argazkia: Javier Carballo

Beste astelehen bat, beste elkarretaratze bat. Badirudi atzo amaitu genituen santelmoek ez dituztela herriko pentsiodunen eskakizunak baretu. Izan ere, herritar talde handi bat elkarretaratu da gaur ere udaletxe aurrean, Jubilazio duina denontzat leloa zeraman pankartaren atzean. Ikusten denez, Madrilgo gobernuak pentsioen inguruan egindako proposamenek ez dute pentsiodunen aldarria geratu.