'The Disaster Artist' komediarekin hasiko da zine forumeko udaberriko hiruhilekoa

Baleike 2018ko api. 11a, 09:06

Sei pelikula emango ditu Ostarrena zine klubak 2017-2018 zine forum denboraldiko udaberriko hiruhilekoan. Hasteko, bihar, James Franco aktore eta zinegilearen The Disaster Artist komedia emango du. Saioa 22:00etan hasiko da Aita Mari zinean. 

Kritikari askok inoizko filmik txarrena izendatu dute Tommy Wisseauren The Room (2003). Film hura nola egin zen umorez kontatzen du The Disaster Artist lanak. San Frantziskon (AEB), 1998an, 19 urteko Sesterok Tommy Wiseau ezagutu du aktore izateko klaseetan. Sestero txundituta geratuko da Wiseauren beldur gabekeriarekin agertokian. Hiru urte geroago, The Room gidoia aurkeztuko dio lagunak Sesterori, eta horrek filma egingo duela aginduko dio, gidoia desastre hutsa dela oso argi ikusi arren.

Pelikula hau iazko Donostiako Zinemaldian eman zen, eta pelikula onenaren Urrezko Maskorra irabazi zuen.

Beste bost pelikula

Ekainaren amaierara bitartean beste bost pelikula emango ditu Ostarrenak Aita Marin. 

Apirilak 26: Lady Bird (Greta Gerwig, 2017).
Maiatzak 10: The Party (Sally Potter, 2017).
Maiatzak 24: Call me by your name (Luca Guadagnino, 2017).
Ekainak 7: Sin amor (Andrey Zvyagintsev, 2017).
Ekainak 21: Isla de perros (Wes Anderson, 2018).