Ijitoen omenaldia Zuloagari

Baleike 2018ko api. 9a, 15:55

Zuloagak ijitoei zien begirunea azpimarratu da gaur eguerdian Zuloaga plazan egin den lore eskaintzan.

Ijito talde bat gerturatu da gaur Zumaiara Zuloagari omenaldia egitera. Lore eskaintza baten bidez, Zuloagak ijitoei zien begirunea azpimarratu da. Ekitaldian izan dira Zumaiako alkatea Oier Korta, EH Bilduko ordezkaria Alex Oliden, Gipuzkoako PSEEko Eneko Andueza, Euskadiko PPko buru Amaia Fernandez, Iñaki Anasagasti senatari ohia, Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea, eta Zuloagaren senideak, besteak beste.

Amilibiak kontatu duenez, “ijitoek egin dituzten ikerkuntzetan konturatu dira etnia horretako jende asko margotu zituela Zuloagak. Gainera, margolariak erlazio berezia izan omen zuen ijitoekin. Hori dela eta, omenaldi bat egitea bururatu zaie. Eusko Jaurlaritzaren izenean etorri naiz, gu geuk ere ijitoen kontseiluarekin erlazioa dugulako”.