Balenciagako langileek manifestazioa egin dute

Baleike 2018ko api. 6a, 16:30

Hitzarmen duin baten alde, otsaila hasieratik lanuzteak egiten hasi ziren Balenciaga ontziolako langileak. Aldarrikapenak jarraitzen du, eta gaur eguerdian, herriko kaleetan zehar manifestazioa egin dute.

Balenciagako langile batzuk herriko kaleetan zehar pankarta eta txilibituak eskuan harturik, manifestazioa egin dute gaur eguerdian. Soldatetan KPIaren igoera eskatzen dute. "Lau urtez soldatak ez igotzea da enpresaren proposamena; guk KPI igotzea baino ez dugu eskatzen".