Estazioko industriguneko aparkalekua, zaborrez beteta

Baleike 2018ko api. 3a, 21:23

Karabanazaleek Estazioko industrigunean erabiltzen duten aparkalekua zaborrez beteta agertu zen atzo: plastikoak lurrean botata, zabor poltsak eta gas bonbonak edozein bazterretan utzita, itxura tamalgarria zuen aparkalekuak, herritar batek bidalitako argazkietan ikus daitekeenez.