BIDEOA: Jon Lopez Indonesian galduta

Baleike 2018ko mar. 29a, 09:25

Jon Lopez bodyboardlari zumaiarrak Lost in a lost world (Mundu galdu batean galduta) izeneko bideo sorta bat prestatu du. Munduan barrena bodyboarda egiten ikus daiteke Jon bideo hauetan, beti ere olatu onenen bila. Lehen kapituluan Indonesiako irudiak ikus daitezke.