Gonzalo Agirrek Iparraldeko zesta punta txapelketa irabazi du

Baleike 2018ko mar. 25a, 17:00

Gonzalo Agirre infantil mailako puntista zumaiarrak, Iparraldeko zesta punta txapelketa irabazi du Oier Rodrigo hondarribitarrarekin bikotea osatuta. 35-23 emaitzarekin irabazi diete Bidart Kosta klubeko bikoteari finalean. 

Woody Watkins eta Ekaitz Galarraga Zumaiako zesta punta eskolako kideak ere finalera heldu dira txapelketa berean. Hauen finala Aste Santuaren ondoren izango da.