Jubenil nesken Euskadiko txapelketa jokatuko du Pulpok

Baleike 2018ko mar. 22a, 08:41

Ttakun taberna Pulpo jubenil nesken taldeak Euskadiko txapelketa jokatuko du asteburu honetan, Zarautzen. Hiru norgehiagoka jokatuko dituzte ostiraletik aurrera, eta aurkariak klub hauek izango dituzte: Aiala ZKE, Lacturale Bera Bera eta Tecnifuelle Elgoibar. 

Hauek dira jokatuko dituzten partidak:

  • Ostirala 23, 17:30tan Tecnifuelle Elgoibar - Ttakun Taberna Pulpo.
  • Larunbata 24, 10:30tan Ttakun Taberna Pulpo - Lacturale Bera Bera.
  • Igandea 25, 12:30tan Aiala ZKE - Ttakun Taberna Pulpo.