2018/03/23 - 2018/03/26 19:30/22:15

Zinema

Errementari

Errementari
Aita Mari aretoa, Zumaia

Paul Urkijo Alijok zuzendutako Errementari pelikula emango da asteburuan Aita Mari zinean. 

Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo. Aktoreak: Eneko Sagardoi, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Gorka Aginagalde, Urko Olazabal, Kandido Uranga, Ramon Agirre. Iraupena: 96 minutu. Generoa: Fantasiazkoa. Herrialdea: Euskal Herria. Urtea:2017.

Istorioa 1843. urtean gertatzen da, Lehenengo Gerra Karlista hasi eta hamar urtera. Gertakari arraro bat izan da Arabako herrixka batean, eta, diputazioaren izenean, Alfredo izeneko komisarioa bidaliko dute hara, gertatutakoa ikertzera. Aztarna guztiek basora daramate; bertan, Patxi izeneko errementari bakarti eta misteriotsu bat bizi da.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.