Mexikoko nazioarteko torneoa irabazi dute Goikoetxeak eta Inzak

Baleike 2018ko mar. 18a, 11:38
Inza eta Goikoetxea txapeldunak Mexikoko torneoko podiumearen gainaldean.

Iñaki Osa Goikoetxeak eta Xabi Inzak irabazi dute Mexikoko nazioarteko zesta punta torneoa, finalean Ekhi iMartinezi eta Jean Dominique Olharani 30-28 nagusituta. Lopezek eta Inclanek 30-18 galdu dute hirugarren posturako lehia, Patxi eta Irastorzaren aurka.

Mexiko hiruburuko frontoia ia bete egin zen nazioarteko torneoko finalak ikusteko. Urte askoan oso apalduta egon da zesta punta Mexikon, baina kirola biziberritzeko egiten ari diren ahaleginak erakutsi du zaletasunak bizirik jarraitzen duela. Pilotarientzat ere aukera bikaina izan da, Florida aldean gero eta baldintza eskasagoak dituztelako eta Euskal Herrian ez dagoelako negu partean txapelketarik. Sasoi honetan, beraz, Mexikora joan dira jokatzera munduko pilotari onenetako gehienak, Goikoetxea eta Lopez tartean.

Mexikoko Nazioarteko Torneoko finala Goikoetxea-Inza eta Martinez-Olharan bikoteek jokatu zuten. Partida oso parekatua izan zen, bizia eta borrokatua azken unera arte. Goikok liluratuta dauzka mexikarrak bere jokoarekin eta erremateekin, eta finalean ere bere maila erakutsi zuen. Hala ere, Ekhi Martinezek eta Olharanek lanak eman zizkieten, inoiz amore eman gabe, eta tanto ederrak eginez. Azkenean, Goiko eta Inzarentzat izan zen garaipena, 30-28 irabazita.

Hirugarren posturako jokatu zuen Imanol Lopezek Inclan bikotekidearekin, baina ez ziren Patxi eta Irastorzari aurre egiteko gai izan, eta 30-18 galdu zuten.