Itziarko Auzo Udalak hirugarren urteurreneko ekitaldiak egingo ditu asteburuan

Itziarko Auzo Udala 2018ko mar. 15a, 12:51

Itziarko Auzo Udalak bere sorreraren hirugarren urteurrena beteko du asteburuan. Burugorri Ostatuaren irekiera, ekitaldi instituzionala eta Jabier Muguruzaren kontzertua izango dira egitarauaren ardatz, hurrenez hurren.

Hemen dituzue ekitaldiak:

Martxoak 16, ostirala.

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera ateak irekiko ditu Burugorri Ostatua eraberrituak, urteurrenarekin bat eginez. Orain arte bezala taberna eta sukalde zerbitzua betetzeaz gain, topagune ere bilakatzeko asmotan dator proiektu berria, eta dinamika kultural zein sozialen bidez jendartea suspertzea du helburu.

Martxoak 17, larunbata.

12:30eta ekitaldi horretan, hirugarren urteurrena dela eta ekitaldi instituzionala izango dugu Burugorri eraikinean. Itziarko Auzo Udalaren ordezkariek herritarren aurrean adierazpena irakurriko dute bertan. Ondoren bertso saioa entzun eta mokadutxo batez gozatzeko aukera eskainiko da

Martxoak 18, igandea.

Arratsaldeko 19:00etan, Burugorri aretoan, kontzertua emango du Jabier Muguruzak, “Leiho bat zabalik” disko berriaren aurkezpen biraren barne. Musikari laguntzaileak izango ditu ondoan, Ander Mujika elgoibartarra, besteak beste.