Zaintza lanen inguruko mahai ingurua bihar Oxforden

Baleike 2018ko mar. 12a, 15:05

Bihar, martxoaren 13an, zaintza lanen inguruko mahai ingurua egingo da Oxforden, 18:30ean. Ondoren, Malen Etxeak Transformar la realidad: derechos iguales para todas txostenaren aurkezpena egingo du.

Zaintza lanak ardatz harturik, gai honen inguruko mahai ingurua egingo da bihar Oxforden Nola antolatzen ditugu zaintza lanak? izenburupean. Bi adituk osatuko dute mahai ingurua; Matxalen Legarreta ikertzaileak alde batetik, eta Joxe Arregi zumaiarrak beste aldetik. Lehenengoak zaintza lanen inguruko marko orokorra azalduko du, eta bigarrenak, berriz, etikaren ikuspuntutik jorratuko du gaia.

Ondoren, Malen Etxeak, Transformar la realidad: derechos iguales para todas txostenaren aurkezpena egingo du gazteleraz.