Maddi Iraola eskiatzaileak tibia eta peronea hautsi ditu

Baleike 2018ko mar. 12a, 08:00

Maddi Iraola eskiatzaile gazteak ondo hasi zuen eski denboraldia, bere lehena U-12 mailan. Asteburu honetan, baina, agurra esan behar izan dio denboraldiari, entrenatzen ari zela tibia eta peronea hautsi baititu.

Bere taldearekin entrenatzen ari zela, 14. atea zeharkatzera zihoala, eskuin eskia atera eta erori egin zen. Erreskate taldekoek Astuneko erietxera eraman zuten eta han baieztatu zen tibia eta peronea hautsi zituela. Astunetik Donostiako ospitalera ekarri dute eta aste honetan bertan egingo diote ebakuntza.