BIDEOA: Danele Sarriugarteren 'Azala erre' eleberriaren azaleko protagonista da Maitane Osa

Baleike 2018ko mar. 9a, 17:20

Danele Sarriugarte idazle elgoibartarrak Azala erre izeneko eleberria argitaratu berri du. Liburuko azaleko protagonista izateaz gain, eleberriaren booktrailerrean ere agertzen da Maitane Osa zumaiarra.

Datorren asteartean, martxoaren 13an, bere azken eleberriaren inguruko prentsaurrekoa emango du Donostiako Elkar aretoan Danele Sarriugartek goizeko 11:00etan.

Aurretik, promozio gisa, eleberriaren inguruko booktrailera prestatu du Elkar argitaletxeak, eta liburuko azalean bezala, bideoko protagonista da Maitane Osa zumaiarra. Jarraian bideoa eta baita sipnosia ere.

Sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean, bi artista, Miren eta Jon, eta artea ulertzeko modu bi, talkan. Artistaren galderak XXI. mendearen aurrean: zenbat da obra eta zenbat artistaren marka? Zer gertatzen da pertsonaia guztiz jabetzen denean pertsonaz? Nola kudeatu arrakasta eta nola porrota? Adiskidetasuna eta inbidia, itxura eta itxurakeria, konpromisoa eta kontraesanak, sobreak eta txekeak: horiek guztiak dira Danele Sarriugarteren bigarren nobelaren ardatzak.