Zesta puntako lau partida jokatuko dira gaur Aitzurin

Baleike 2018ko mar. 9a, 12:34

Bihar, martxoaren 10ean, palan jokatzen duten nesken txanda izango da.

Zesta puntako lau partida jokatuko dira gaur 19:15etatik aurrera Aitzurin. Guztiak, infantil mailako mutilenak izango dira. Lehen partidan, Zumaia 3k Danok bat 3 hartuko du. Bigarren partidan, Zumaia 1 Danok bat 1en aurka lehiatuko da. Hirugarren partidan, aldiz, Zumaia 4k Hondarribia 1 hartuko du, eta azken partida, Zumaia 2 eta Danok bat 2 artekoa izango da.

Bihar arratsaldean, berriz, palan jokatzen duten alebin mailako nesken txanda izango da. 15:30ean hasiko da lehen partida Zumaia 2 eta Billabonaren artean. Jarraian, Zumaia 1 eta Altzoren arteko lehia izango da.