Larunbateko bidaiko xehetasunak azaltzeko bilera egingo dute jubilatuek, bihar, Hogarrean

Baleike 2018ko mar. 7a, 19:34
Beheko Plaza elkarteak antolatuta, Zumaiako 130 jubilatu Nafarroako Milagro eta Errioxako Calahorra herrietara joango dira larunbat honetan, hilaren 10ean. Autobusen eserlekuak zozkatzeko eta bidaiaren xehetasunak azaltzeko, bilera egingo dute bihar, osteguna, 18:00etan, Hogarreko bigarren solairuan.