Matxismoaren izeberga, martxoko Baleike aldizkarian

Baleike 2018ko mar. 7a, 09:20

"Mugimendu Feministak matxismoaren eraikuntza izeberg bat izango balitz bezala irudikatzen du: goialdea baino ikusten ez den arren, oinarri sendoa du azpian". Hala hasten da matxismoaren inguruan martxoko Baleike aldizkarian aurkitu duzuen elkarrizketa. Horretarako, herriko hiru emakume gazte elkartu ditugu matxismoari buruz hitz egiteko. 

Ez da hau izango, noski, martxoko aldizkarian aurkituko duzuen eduki bakarra. Light painting teknikarekin lanean aritzen diren Sonia Alvarez eta Ivan Rodriguez argazkilariekin ere egon gara, eta beraien lan batzuk ere ikusgai izango dituzue.

Erortzen diskoa atera berri duen Voltaia taldearekin ere bildu gara. Disko berriaz hitz egin digute bere kideek, baina baita beraien ibilbideaz ere. 

Imanol Azkuek, berriz, euskarak Zumaian azken mende erdian izan duen bilakaeraz hitz egin digu. Orain bizpahiru aste gai horren inguruan hitzaldia eskaini zuen Euskara, bestela ez gara zikloaren baitan. Orain aldizkarira ekarri dugu.

Pasa den astean izandako elurtearen irudi batzuk ere ez dira faltako zenbaki honetan.

Baleikeko bazkideek postontzietan jasoko dute aste honetan zehar. Besteek laister izango duzue salgai ohiko saltokietan.