Bi aldiz igaroko da Itzulia Zumaiatik

Baleike 2018ko mar. 6a, 17:49

Apirilaren 2an eta 3an pasako da tropela Zumaiatik.

Apirilaren 2tik 7ra jokatuko da aurtengo Itzulia. Sei etapatan dago banatuta proba, eta horietatik bitan, Zumaiatik igaroko da pelotoia.

Lehen etapa, apirilaren 2an, Zarautzen hasi eta bukatuko da 162,1 kilometro egin ostean. Gipuzkoako hainbat herritatik pasako da, Zumaiatik tartean.Hurrengo egunean, apirilaren 3an, bigarrengo aldiz igaroko da Itzulia Zumaiatik. Zarauztik abiatuko dira berriro txirrindulariak, eta Bizkaia alderantz joango dira Bermeon amaitzeko. Bigarren etapak 152,7 kilometro izango ditu.

Itzulia apirilaren 7an bukatuko da ohikoa den Arrateko igoerarekin. Aurten “Basque Country” jarri diote abizena Itzuliari, “Euskal Herriko” kenduta, aldaketak nazioartean zabaltzen lagunduko diolakoan.