Karitasek ezintasun ekonomikoa duten familietako umeei zuzendutako heziketa programa jarri nahi du abian

Baleike 2018ko mar. 6a, 13:35

Zumaiako Karitasek, urteko ekintzen artean, aurten, Zumaiako Herri Eskola eta Maria eta Jose ikastetxeen laguntzarekin, programa berezi bat aurrera eraman nahi du ikasketxeetan arazoak dituzten eta ezintasun ekonomikoa duten familietako umeei, eskolaz kanpo, laguntzak eskaintzeko.

Programa hau, hasiera batean, Lehenengo Hezkuntzako umeei zuzenduta dago, hau da, 1. eta 2. mailetako ikasketak burutzen ari diren ikasleei. Partaideen zerrenda egin ondoren ekintza hau aurrera eramateko hiru irakasle beharko genituzke. Irakasle hauek jubilatuak (gustura lagunduko dutenak edota bokazioz laguntza eskaini nai dutenak), edota ikasketa-eskolak burutzen ari direnak izan daitezke: praktikak eginez gain beraien lanagatik diru apur bat jasoko lukete.

Interesatuek 608377216 Karitaseko telefonora deitu dezakete, bertan zehaztasun gehiago emango zaie.