'Hysteria' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean

Baleike 2018ko mar. 6a, 11:41

Eromen produkzioakek Hysteria antzezlana ekarriko du ostiral honetan Aita Mari zinera. Saioa 22:00etan izango da. Udal Kultura Sailak emandako hiru lagunentzako bina sarrera zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Saridunen izenak ostiral eguerdian aterako ditugu. Hartu parte eta zorte on!

Hysteria Amancay Gaztañagak zuzendutako obra bat da eta “histeria femeninoa” gaitz ezagunaren nondik norakoak jorratzen ditu.

Erlazionatuak