'La forma del agua' filma asteburu honetan Aita Marin

Baleike 2018ko mar. 3a, 10:22

Los Angelesen bihar banatuko diren Oscar sarietan 13 hautagaitza dituen filma emango da asteburu honetan Aita Marin. Gaur bi saio egongo dira 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.

Guillermo del Toro zinegile laudatuaren lan berriak dozenaka sari jaso ditu orain arte, tartean, film onenaren eta zuzendari onenaren Urrezko Globoak, eta bihar banatuko dituzten Oscar sarietan ere sari potoloenak irabazteko hautagai nagusia da. 

1963ko AEBetan, Gerra Hotzaren garaian, Elisa izeneko andrazkoa ezagutuko dugu, mutua bera. Gobernuaren laborategi sekretu bateko atezaina izango da. Halako batean, giltzapetuta dagoen gizon-anfibioarekin egingo du topo; esperimentuak egiteko erabiliko dute, baina Elisak interes berezi bat izango du berarekiko, eta pixkanaka, bien artean harreman estu bat sortuko da. Drama poetiko eta eder gisara definitu du lana kritikak.