Josefina Azpeitia Musika Akademiako ikasleak Andoaingo piano jaialdian

Baleike 2018ko ots. 28a, 15:51

Joan den asteburuan Andoainen ospatu zen 13. piano jaialdian, Josefina A. Musika Akademiako hainbat ikaslek hartu zuten parte. Denen artean, hiru urrezeko eta zilarrezko bost domina eskuratu zituzten, baita diploma bana ere.

Piano-joleak honakoak izan ziren: Ander Gorritiberea, Maialen Sorazu, Ane Amilibia, Nahia García, Ane Blazquez, Nahia Blázquez, Miriam Blazquez eta Eneritz Aizpurua, denak 7 eta 11 urte bitartekoak.