2018/03/03 - 2018/03/05 19:30/22:15

Zinema

La forma del agua

La forma del agua
Aita Mari aretoa, Zumaia

Guillermo del Toro zinegile laudatuaren lan berriak dozenaka sari jaso ditu orain arte, tartean, film onenaren eta zuzendari onenaren Urrezko Globoak, eta martxoan banatuko dituzten Oscar sarietan ere hautagaia da hamahiru kategoriatan. 1963ko AEBetan, Gerra Hotzaren garaian, Elisa izeneko andrazkoa ezagutuko dugu, mutua bera. Gobernuaren laborategi sekretu bateko atezaina izango da. Halako batean, giltzapetuta dagoen gizon-anfibioarekin egingo du topo; esperimentuak egiteko erabiliko dute, baina Elisak interes berezi bat izango du berarekiko, eta pixkanaka, bien artean harreman estu bat sortuko da. Drama poetiko eta eder gisara definitu du lana kritikak.

Ordutegia: larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, 19:30ean.