Maddi Iraolak ondo hasi du eski denboraldia

Baleike 2018ko ots. 25a, 20:42

Maddi Iraola eskiatzaile gaztea U-12 mailan lehiatuko da denboraldi honetan. Orain arte jokatutako bi probatan maila ona erakutsi du, nahiz eta lehen urtea duen maila honetan. 

Panticosan (Huesca) gaur jokatu den Sergio Belloren oroimenezkoan bosgarren postuan amaitu du Maddik irabazlearekiko denbora oso gutxira. Zozketan izandako zorte onaz baliatu da emaitza hori lortzeko. 

Pasa den astean Astunen egindako eslalomean ere denbora onak lortu zituen. Berez, txanda bakoitzeko hirugarren denbora onenak lortu zituen. Epaileek, baina, lehen txandan deskalifikatu egin zuten eta egindako lana bertan behera geratu zen.