Neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa jokatu da gaur Zumaian

Baleike 2018ko ots. 25a, 15:29

Atzo batel estropadak izan ziren eta gaur piraguismoko neguko Gipuzkoako txapelketa hartu du Urola ibaiaren itsasadarrak. Astilleros Balenciagan egiten ari diren ontziaren uretaratzerako egiten ari diren dragatze lanek behartuta, estropadak ibaian gorago egin dira, Zubiaundia eta Beduako zubiaren artean. 

151 piraguistak eta 14 kiubek hartu dute parte Gipuzkoako txapelketa honetan. Klubetan, Irungo Santiagotarrak taldea izan da nagusi, 2328 punturekin. Bigarren Ixas-Gain herriko taldea izan da, 998 punturekin, eta hirugarren Donostia Kayak 974 punturekin. 

Itxas-Gaineko piraguistek lortutako emaitzen artean, aipagarria da gizonezkoen 23 urtez azpiko K1eko proban Imanol Barruetabeñak lortutako garaipena. Maila horretan bertan, Martin Egaña laugarren izan da eta Unai Azkune bosgarren. Kadetetan, K1ean, Unai Illundain bigarren izan da, eta Alex Lazkano seigarren. Beteranoetan, K1ean, Xabi Osa izan da azkarrena. 

Emakumezkoetan, 23 urtez azpikoen K1eko proban, Ira ti Osa izan da irabazlea. 

Hemen dituzue gaurko probako sailkapenak.

Neguko Gipuzkoako piraguismo txapelketa. by baleike on Scribd

Eta hemen Peio Romatetek ateratako argazkiak.