Kolore biziz jantzi da gaur itsasadarra

Baleike 2018ko ots. 24a, 17:34

Gipuzkoako batel ligako seigarren jardunaldia gaur goizean Zumaian. Neguko eguzki hotza lagun, kolore biziz jantzi da Urolaren itsasadarra bertaratutako batelen koloreei esker. 

Erlojuaren aurka aritu dira ontziak, lau mailatan banatuta: infantilak, kadeteak, jubenilak eta seniorrak, bai emakumezkoetan baita gizonezkoetan ere. Bueltako luzea gor egin zaie gehienei, korronteari aurre egin behar izan diote eta.

Telmo Deun Arraun Elkarteko ontziek ez dute egun onena izan bere zalegoaren aurrean. Nesketan, haurren mailan, 7. izan da Zumaia; promesetan, A ontzia 8. izan da eta B ontzia 11.; jubeniletan 5. izan da eta seniorretan 5. Gizonezkoetan, berriz, infantiletan, A ontzia 5. izan da eta B ontzia 9.; kadeteak aritu dira hobekien 3. egin eta gero. Jubeniletan 8. egin dute eta seniorretan 5.

Hemen duzue sailkapena oso-osorik:

Batel ligako seigarren jardunaldia - 2018 by baleike on Scribd