Santelmoetan egingo diren Scalextric saioetarako prestatzeko aukera dago Uxategian

Baleike 2018ko ots. 24a, 09:04

Aurtengo San Telmo jaietan ere Scalextric saioak egingo dira Alondegian, Urola Costa Club (UCC) elkarteak antolatuta. Egun horretan bakarrik ez, urtean zehar ere badago auto txiki hauekin jolastu eta lehiatzeko aukera, elkarte honek Uxategian duen lokalean. 

UCC dei egiten die santelmoetako erronkan parte hartu nahi duten guztiei, eta Scalextriceko autoekin jokatzeko gogoa dutenei, igande goizetan Uxategira agertu daitezen. Igandero 11:00etatik 13:00etara egoten da gela hau zabalik.