Darahlik triki poteoa egingo du bihar, Oporrak bakean ekimenari hasiera emateko

Baleike 2018ko ots. 23a, 09:03

Oporrak bakean programak Saharako kanpalekuetako 10-12 urteko haurrak uda garaian Euskal Herrira ekartzeko helburua du. Ekimenari hasiera emateko, Darahli elkarteak triki poteoa egingo du bihar, larunbatean.

Triki poteoa 19:00etan abiatuko da Taosa tabernatik eta pare bat orduz arituko dira parte-hartzaileak kalez kale, tabernaz taberna, ekimenari oihartzuna emateko.