[BIDEOA] Down by the river: Jon Lopez in Mundaka

Baleike 2018ko ots. 20a, 07:15

Mundakako olatua aski ezaguna da surflarien eta bodyboardlarien artean. Bizkaiko herri hortako uretan sartu direnen artean Jon Lopez zumaiarra dago. Iazko eta negu honetako irudiekin honako bideo hau egin du. 

Lopezen esanetan, Mundakako 'tuboa' munduko onenetakoa eta luzeenetakoa izan daiteke baldintzak onak direnean. "Aldi berean, zaila izaten da olatu eder horiek hartzea, jendez beteta egoten delako: egun onenetan 150 pertsona bildu daitezke eta bi orduko epean hiru olatu on hartzen badituzu, pozik atera zaitezke uretatik. Begiak ondo irekita eduki behar izaten dira Mundakan olatuak hartzeko".