Urola ibaia dragatzen ari zen itsasontziari helizea puskatu zaio

baleike 2018ko ots. 15a, 13:10

Talaipe parean dragatze lanak egiten ari zen itsasontziari helizea puskatu zaio gaur eguerdian. Momentuz, bertan gelditu da amarratuta.

Jende andana bildu da gaur eguerdian Talaipe parean dragatze lanak egiten ari zen itsasontziari begira. "Itsasontziari helizea puskatu zaio", esan du langile batek uretatik ateratzen.

Bertan zegoen jendeak kontatu duenez, korrontearen ondorioz, momentu batean noraezean ibili da itsasontzia. "Aurrean, Santiago hondartzaren aldean dagoen pantalaneraino joan da", adierazi du testigu batek. Azkenean, amarratzea lortu dute eta momentuz, bertan gelditu da.

Balenciaga ontziola egiten ari den itsasontzia uretara atera baino lehen dragatze lanak egin ohi dituzte Urola ibaian, eta hain zuzen, lan horretan zebiltzan.