Arratsaldetik hasita 24 orduko abisu horia olatuengatik

Baleike 2018ko ots. 15a, 10:29

Euskalmetek berriro ere abisu horia iragarri du olatuengatik gaur arratsalderako. Alertak bihar ere jarraituko du.

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da olatuengatiko abisu horia kostaldean. Horrela, 18:00etatik 00:00ak arte nabigaziorako alerta ezarrita izango da, izan ere, 3.5 metroko olatuak espero dira, 18-19 segundoan behin. Nabigazioaren kasuan, abisuak bihar arratsaldera arte jarraituko du, hain zuzen, 15:00ak arte.

Kostaldeko kalteei dagokionez, Euskalmeten arabera, bihar izango da egunik okerrena. Hala, goizeko 03:00etatik 07:00etara, eta 17:00etatik 18:00etara, itsasaldeko arriskua izango da olatuengatik. Goizeko olatuak 4 metrotara iristea espero dira. Arratsalderako zerbait baretuko du, eta 3 metrotakoak izango dira.