Telmo Irureta atzoko ‘Ur handitan’ saioan

Baleike 2018ko ots. 14a, 11:44

Asteartero moduan, Ur Handitan saioa ikusteko aukera zen atzo gauean Etb1en. Umorea gaitzat hartuta, Euskal Herrian genero hau lantzen duten hainbat pertsonekin egon zen Xabier Madariaga aurkezlea. Tartean, Telmo Irureta aktore zumaiarrarekin.

“Umore beltza egitea gustatzen zait, eta batez ere, nitaz barre egitea”, aitortu zuen Telmo Iruretak. Hemen duzue Xabier Madariagak Iruretari eginiko elkarrizketa.