Distirak 'Itsasoa' erakusketa kolektiboa zabaldu du Eibarren

Baleike 2018ko ots. 14a, 08:39

Zumaiako Distira argazki taldeak itsasoa izeneko erakusketa kolektiboa zabaldu du Eibarren, Eibarko Klub Deportiboaren kafetegian (Toribio Etxeberria kalea, 16-1.). Erakusketa hau otsailean zehar izango da ikusgai.

Elkarteko 13 kideren lanak erakusten dira bertan. Itsasoaren inguruko erakusketa izanda, ia lan gehienak paisaiak dira, baina badira beste era batzuetako argazkiak ere. Erakusketa hau 2016an izan zen Alondegiko Oxford aretoan, Distirak urte hartan egin zuen erakusketa kolektiboan.