Santelmoetako danborradako entseguak ostiralean hasiko dira

Baleike 2018ko ots. 13a, 09:32

Urteroko legez, helduen danborrada aterako da herriko kaleetara San Telmo jaietan, Kofradiako banderaren igoera laguntzeko. Danborradaren entseguak ostiral honetan bertan hasiko dira. 

18 urtetik gorako edonork hartu ahal izango du parte danborradan. Entseguak astean bitan egingo dira: ostiraletan 22:00etatik 23:00etara bitartean, eta larunbatetan 15:00etatik 16:00etan, bietan ere Komentuan. 

Harremanetarako santelmodanborrada@gmail.com helbidera idatzi daiteke.