2018/02/16 - 2018/02/19 19:30/22:15

Zinema

El cuaderno de Sara

El cuaderno de Sara
Aita Mari aretoa, Zumaia

Belén Rueda aktore espainiarrak Laura izeneko emakumezkoaren papera antzeztuko du, eta aspaldi galdutako ahizpa Sararen bila joango da Kongora. Gorbernuz Kanpoko Erakundeek, Espainiako enbaxadak… Inork ez du jakingo Sara non dagoen. Baina herrialdearen ekialdeko meatzari-herri batean egindako argazkian azalduko da Sara, eta Laura gizarte mendebaldarraren hatzapar ilun, ezkutu eta zikinetan barneratuko da ahizpa topatzeko. Norberto López Amadok gidatu du proiektua, eta Ruedarekin batera, Manolo Cardona, Enrico Lo Verso, Marián Álvarez eta Florín Opritescu aktoreek hartu dute parte filmean. (zinea.eus)

Ordutegia: ostiralean, 22:15ean; larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 22:15ean.