BIDEOA: Harri-jausi ikaragarria Mariantongo labarrean

Baleike 2018ko ots. 10a, 09:14

Harri-jausi ikusgarria gertatu zen duela pare bat aste Itzurundik gertu dagoen Marianton puntan. Horrelakoak tarteka gertatzen diren arren, gutxitan izaten da gure begiekin ikusteko aukera. Zorionez, oraingoan, Bartzelonako bizilagun Ana Belenek bideoan grabatu zuen. 

Urtarrilaren 23an gertatu zen, bazkalorduan. "Hondartzan lau lagun baino ez geunden, senarra eta biok, eta Bartzelonako bikote bat txakurrarekin", kontatu digu Cristinek. Labar aldean lehen burrunbak entzuten hasi zirenean, Bartzelonatik etorritako Ana Belenek kamera atera eta gertatzear zegoen harri-jausia grabatu zuen. Bideoa helarazi digu Cristinek, "gertatutakoa denok ikusteko aukera dezagun".