2018/02/08 - 2018/02/23 19:00etan

Bestelakoak

Emeek emana erakusketa

Emeek emana erakusketa
Oxford aretoa (Alondegia), Zumaia

Intxorta 1937 Kultur Elkarteak aurkezten duen erakusketa honetan, frankismo garaian isilduak izan ziren emakumeen testigantza jaso nahi da. Otsailaren 8tik 23ra arte egongo da ikusgai Alondegiko Oxford aretoan, egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Erakusketaren harira, beste bi ekitaldi prestatu dituzte Intxorta 1937 Kultur Elkarteak, Erkibe Kultur Elkarteak, Zumaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean. Lehenengoa Amagoia Gurrutxagaren Gerra gauza alua da hitzaldia izango da otsailaren 15ean, Alondegiko Oxford aretoan, 19:00etan. Bigarrena, berriz, Paperezko ahotsak dokumentalaren proiekzioa, otsailaren 22an, Aita Mari zinean, 19:00etan.