[EGUNERATUA] Zumaia-Zarautz arteko tren zerbitzua martxan da berriro

baleike 2018ko ots. 9a, 10:31

Goizeko lehen tren zerbitzuek aldaketak izan dituzte gaur goizean. Azpiegituran arazo bat izan da, eta horren ondorioz, Zumaia eta Zarautz arteko tren zerbitzua autobus bidez egin da. Euskotrenek jakinarazi du dagoeneko konpondu dela matxura eta ohiko zerbitzua eskaintzen ari da. 

 

Katenarian arazo bat dela eta, Zumaia-Zarautz lotzen dituen tren zerbitzua etenda aurkitu da goizeko lehen orduetan. Euskotrenek jakinarazi du baina, dagoeneko matxura konpondu dutela, beraz, tren zerbitzua ohi bezala ari da martxan.