Senidetze kanpaina jarri du abian Darahli elkarteak

Baleike 2018ko ots. 6a, 08:30

Aurreko urteotan bezala, Darahli elkarteak senidetze kanpaina jarri du abian. Elkartearen asmoa Saharako kanpalekuetan bizi diren 30 familiari 100 euroko diru laguntza bidaltzea da familiako. Horrekin batera, konpromiso hori hartuko duten Zumaiako familiei gutun bat bidaltzea ere eskatzen da. 

Diru eta gutun hori martxoaren hasierarako jasota behar du Darahlik. Izan ere, hilabete horren amaieran kanpalekuetara joango diren 80 gazte zumaiarrei pertsonalki emango dizkiete kanpaina honetarako aukeratuak izan diren familiek.

Senidetze kanpainan parte hartu nahi dutenek Darahliko kideekin jar daitezke harremanetan (605 701 463 / darahlizumaia@gmail.com). Diru kopurua banku bidez sartu nahi dutenek bi aukera hauek dituzte:

  • CAIXABank: ES63 2100 4248 6621 0014 7895
  • LABORAL Kutxa: ES05 3035 0037 4103 7005 0791