Labarrean zintzilik geratu den mendi zatia kendu arte ez dute errepidea guztiz zabalduko

Baleike 2018ko ots. 5a, 10:27

Zumaia eta Getaria arteko errepideak itxita jarraitzen du. Larunbatean mendi zatia erori zen Santiagoko tunelaren alboan eta, ondorioz, kostako errepidea itxi behar izan zuten. Bi egun geroago eroritako lurra kendu dute, baina, gehiago erortzeko arriskua dagoela ikusita, ez dute oraindik bidea zabaldu. 

Atzo hasi zituzten eroritako mendi zatia kentzeko lanak eta gaur goizerako lur hori guztia kendu dutela esan daiteke. Hala ere, adierazi digutenez, oraindik lan asko dago egiteko. Izan ere, labarrean zintzilik geratu den lur guztia kendu behar dute errepidea segurtasunarekin zabaltzeko. 

Hasteko, kanpoaldeko erraila zabaltzea planteatzen dute, semaforoen bidez kontrolatuko dena. Ez dakite ziur noiz irekiko duten errail hori, baina gaur bertan izan daiteke. 

Erlazionatuak